XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BENITA: Ondasunak?

Bera ibiltzen den bezala ibiltzeko, asko behar da gaur egunean.

JOXEPA: Jendearen jarduna gehiago izango da, beste askotan bezala edo bestela beraren ametsak.

MARKEL: (Kafea hartuz).

Eta egia al da, berak esan digun bezala, sendiko inor ez duela bizirik?

BENITA: Horrela dio On Lukaxek, bai.

MARKEL: Eta hoinbeste diru izanda, ostatu honetan egon?

Denbora gutxiren barruan, porruak eta patatak azaldu behar zaizkio horregatik zudur zuloetatik.

BENITA: Zuri berriz beste zerbait azalduko zaizu buruan, baldin etxekoandreak entzuten badizu.

Hobe duzu bada ez bada ere zerbait isilago hitzegitea, edo bestela sukaldeko erretza dantzatuko du.

MARKEL: Nahi badu entzun dezala.

Ez diot gezurrik.

JOXEPA: Zaude isilik gizona!

Goazen lotara, berriketak alde batera utzita.

MARKEL: Oraintxe goaz...

(Zutituz, Joxepak ere berdin egiten duen bitartean).

Agure zahar horren diruak banitu...

BENITA: Neuk ere pozik hartuko nintuzke!

JOXEPA: (Bultzatzuz Markeli).

Ohera joan behar denean, ohera agudo.

MARKEL: Gaur baino hobeto jan ondoren horregatik eta ez tripak orroaz direla...

JOXEPA: (Besotik heldu Markeli eta etxe barnera eraman nahirik lehen atetik).

Tira, goazen...

MARKEL: Goazen bai, goazen...

(Alde egiten dute biak lehen atetik).

BENITA: Gaua ongi igaro!

(Bakarrik gelditzean).